XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Aukera hori ez da kapritxozkoa; izan ere, Euskal literaturaren IV. aste hau azken literaturaz edo literaturaren egungo egoeraz arduratzen da batipat, eta, hortaz, literaturaren historiari dagokionez, ez du besarkatu ohi guregandik hurbilen dagoen azken literatura, perspektiba-faltaz edo; eta kritikari dagokionez, idazlearekiko dialektika den aldetik, aztergai dugun epe honetan argitaratutako liburuen kritikak bakarrik aztertu ditugu.

Hori dela eta, epe honetan plazaratutako kritikak bertatik kanpoko liburuei dagozkienean kanpoan utzi ditugu.

Honenbestetan eta honen era korapilatsuz aipatutako epe hori hobeto zehaztearren, esan dezagun 1979tik 1987ra doana dela, biak barne.

Beste alde batetik, gure azterketaren eremua aski irristagarria dena badakigu: gure diskurtsua metakritika deituko genukeen zerbaiten barruan kokatzen da: literatur kritikaren diskurtsuaren azterketa da, ahokorapiloa badirudi ere; eta horrek ez-ohizko maila batean, ez oso erosoan lekutzen gaitu.

Literatur kritikoen lana askoz ere atseginagoa da, literatur testuak irakurri behar dituzten aldetik.

Guk, berriz, kritika literarioak irakurri behar izan ditugu, eta ez da bestea bezain atsegina.

Beraz, epe horretako euskal literatur kritikaren joerak eta eztabaidak aztertzera pasa gaitezen.

2. Euskal literatur kritika Jakin badakit, argitaratu berri den liburu baten kritika egiteak izugarrizko behin-behinekotasuna suposatzen duena; eta horregatik liburu horiei buruz kaleratutako kritikak, kritika baino, halako komentarioak izan ohi dira, luzeagoak edo laburragoak eta, hortaz, argia ezagutzeko izan duten biderik ohizkoena aldizkariak izan dira.

Kontsultatu ditudan epe honetako aldizkarietan, gainera, literaturari eta kritikari buruzko burutazioak ere topatu ditut, eta horiek ere aintzat hartu, garai honetako literatur egoeraren sintomak diren aldetik.

Liburu moduan aurkitu ditugunak askoz ere gutxiago izan dira, esan bezala, garai honetatik landako obrez aritzen diren liburuak kanpoan utzi ondoren.

Azken hauen artean, hala ere, asko aipatu beharko lirateke azterketa sakonago batean: (...).